Asteartean Ur Handitan saioan motxiladun ...

Asteartean Ur Handitan saioan motxiladun umeen gaia jorratu zuten eta ikusmin handia piztu zuen, orain arteko programa ikusiena izan delarik. Bertan, aita, ama edo biak espetxean dituzten haurrek sakabanaketa nola pairatzen duten ikusi ahal izan genuen. Azpeitian ere badugu motxiladun ume bat, Joseba Segurolaren alabatxoa. Eta beste 15 adin txikiko azpeitiarrek ere dispertsioa eta bidaia amaiezinak pairatzen dituzte espetxeratutako beren senidea ikusteko. Maider Bastida elkarrizketatu dugu, Joseba Segurolaren bikotea eta Zuhararen ama: \ \ 1. Nolakoa da da Josebaren bixita bat?\ \ Lannemezanen astean bi bixita egun izateko aukera du, asteko edozein egunetan, astelehenetan izan ezik. Zuhara eta biok bi astetan behin joaten gara bi egunetarako. Horretarako, herriko etxe batean hartzen degu ostatu. Umearekin bixitara beti sartzea dago, Espainian ez bezala. Frantziar espetxetan ez dago bixita erregimen berezirik presoa guraso bihurtu izanagatik. \ Bixita guztietan Josebarekin aurrez aurre eta etengabeko kontaktuan egoteko aukera dugu Espainian ez bezela beraz nahiz eta lau hormen barruan egon, hiruon arteko harremana eraikitzeko aukera ematen digu nolabaiteko naturaltasunez. \ \ 2. Motxiladun umeen gaia dela eta zer suposatzen du Joseba eta zuretzat halako bixita batek? Eta haurrarentzat?\ \ Zuhara jaiotzeak bixiten antolaketa goitik behera aldatu du. Lehen, bixitan bakarrik joaten banintzen, orain ezinezkoa da eta bixitetara joateko laguntza antolatu behar izaten degu. Izan ere, nahiz eta Joseba hain urrun ez egon, horrelako haur txiki batekin batekin bakarrik egiteko bidai luzea da eta horregatik kotxean bidaiak egiten laguntzeko jendea behar izaten degu. Hori antolatu beharizateak bi astero, kezka eta lan bat gehiago suposatzen du ohiko beste kezkez aparte. \ Zentzu horretan, Josebaren eta bion inguruan elkartasun handia topatu degu eta jende honi esker da posible guk bixita hauek izatea, bestela ezinezkoa litzatekeelako. \ Ume hauei beren gurasoekin (gure kasuan, bere aitarekin) egoteko egin behar dituzten etengabeko bidaiek eta bixitek neke fisikoa eta urratze emozionala suposatzen die, etengabe bidaiatu beharrak eta bixitek ume hauen erritmoa ez dutelako errespetatzen eta beren gurasoekin harremana eraikitzeko toki naturalak ez direlako, ez espazio aldetik ezta denbora aldetik ere. Espetxe politikak ume hauen eskubideak urratu egiten ditu. Beste hitz batzuetan esateko, haur hauek beren eguneroko inguru naturaletik atera beharra dute gurasoekin egoteko eta behin bixitako denbora bukatu denean, aitaren edo amaren besoetatik urruntzera behartuta daude, berriz ere, haien eguneroko bizitzara itzultzeko, aita, ama edo biak atzean utzita. \ Hala ere, gure kasuan, harremana baldintza hauetan eraikitzera behartuta bagaude ere, aita-alaba arteko harremana nola haziz doan eta Zuharak aita nola ezagutu eta elkar nola goxatzen duten ikuste ederra da. \ \ 3. Zergaitik joan behar gara azpeitiarrok eta euskal herritarrok Urtarrilaren 13an?\ \ Presoak, errefuxiatuak eta deportatuak etxera ekarri behar ditugulako. Preso, errefuxiatu eta deportatuek gure herriaren alde borrokatzeagatik galdu zutelako askatasuna eta orain herriak berak itzuli behar dituelako askatasunerantz. Herriak izan behar du indarra eta motorra. Herritar xume bakoitzaren lanik eta sostengurik gabe, oso zaila izango da. Urtarrileko manifestazioa indar eta batasun erakusketa eta animo olatu handia izaten da. Ea aurten ere hori lortzen degun eta indar horrek jarraipena duen gainerako 364 egunetan, preso, errefuxiatu eta deportatu bakoitza etxeratu arte. \ \ \ Azpeitiko Saretik deitu egiten diegu herritar guztiei larunbatean Bilbora joateko. Ez dagoelako eskubiderik presoen senideek, motxiladun umeek eta presoen adineko gurasoek pairatzen duten mendekurako. Autobusetarako izen emateak Orkatz, Niza eta Urola Expresen daude. \ Apuntatu!\ \ Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.\ \ Euskal Presoak Euskal Herrira\ \ \ \ \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide