Tripontziaren saria, 9550 zenbakiarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2018ko urt. 15a, 11:14

9550 zenbakia eta Zuberoa seriea duen txartelak 60.000 euro jasoko ditu, eta zenbaki sariduna duten gainontzeko serieek 6.000 euro txartel bakoitzeko. Urduñan saldutakoa omen da txartela. \ \ Tripontzia Urteberriko Sariaren bultzatzaileak Gure Esku Dago eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua erakundeak dira, eta bi elkarte horiek finantzatzen laguntzea du helburu zozketak. Hala, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak eta Euskal Herrian euskararen normalizazioa bideratu eta bizkortzeko egitasmoak laguntzera bideratuko da bildutako dirua.\ \ Azpeitiko Gure Esku Dagoren izenean, eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Salmenta gune bilakatu diren tabernei, dendei nahiz txartela erosi duen norbanako bakoitzari. Izan ere, 2852 txartel salduz, azpeititik ere euskara nahiz erabakitzeko eskubidea modu sendoan sustatzeko ekarpena egin da, ezbairik gabe. \ \ Eskerrik asko!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide