Gaur, asteartea, Ezker Abertzaleko kideok zita garrantzitsua dugu Herri Batzarra egingo baitugu 20:30ean, Sindikatu Zaharrean. Hasteko, Gipuzkoako Sortuko arduradunek prozesu independentistaren nondik norakoez eta nazio nahiz herrialde mailako erronkez arituko zaizkigu hizketan, eta jarraian, Azpeitiko kontuetan sakonduko dugu. Ikasturte honetan herrian ditugun erronka nagusien inguruan hitz egingo da bertan. Azpeitiko Ernaiko kideek ere beren tartea izango dute, eta gazte esparruko lanketen berri emango dute. \
\
Independentzia, sozialismoa eta feminismora bidean, denok gara beharrezkoak. Zatoz!\
\
Azpeitiko Sortu eta Ernai
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide