Luntxa eta puru piztea antolatu ditu Haujijijaik Elegante Egun arratsalderako

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2018ko ots. 6a, 18:17

Karnabalak ate joka dira, eta festarako gogoa nabari da bazterretan. Haujijijai jai herrikoien batzordea ere jaietan murgiltzeko prest dago, eta aurten luntxa eta puru piztea antolatu ditu Elegante Egunerako. Orain arte hitzordua plazako arkupeetan jarri izan bada ere, datorren igandean, Erdikalean hartuko dute lekua luntxak eta puru pizteak, Orkatz ta Korrale tabernen inguruan, hain zuzen ere. Luntxa 15:00etan izango da, eta puru piztea, berriz, 16:00ak aldera. \ \ Animatu, eta eleante pasau!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide