Azken asteetan euriak ez du etenik izan gurean, eta duela egun batzuetatik Ibai-Eder urtegiaren uhateak zabalik daude. Negu honetan askotan zabaldu dituzte uhate horiek; izan ere, azken egunetan elur eta euri ugari egin du inguruetan, eta urtegiak gainezka egin ez dezan hartzen du neurri hori Gipuzkoako Urakek. Kontsortziak gaur egin duen azken neurketaren arabera, Ibai-Eder urtegia %89,91 dago beteta. (Argazkia: Isidro Arrieta)
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide