Birziklatzea da bidea: ongi etorri sistema berriari

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko ots. 18a, 15:13

Ingurumenaren kutsadura beti izan da Elkar-ekinentzat kezka garrantzitsua. Herritik hurbil genuen Lapatxeko zabortegiaz kexatu ginen bere garaian, eta "ez genuela zabortegirik nahi" genion, "ez Lapatxen eta ez inon". Zabortegien aurrean urruti gabe (Zubietan) erraustegia eraiki nahi zutenei ingurumenarentzat eta osasunarentzat arriskutsua zela genion eta berriki Argia Astekariak (2.584. znb.) eman dizkigu Montpellierren egindako azterketaren datu beldurgarriak. Horrez gain, behar bezalako herri eztabaidarik gabe, azpijokoz inposatzeaz gain, alferrikako diru xahutzea zela. \ \ Beti esan dugu birziklatzea dela bidea, eta hondakinak ahalik eta gutxien sortuz eta sortzen dena ahalik eta ondoen birziklatuz gero, ez dagoela erraustegi beharrik. \ \ Egun hauetan gure herrian hondakinak biltzeko ipintzen ari diren sistema berria dela eta honako \ adierazpena egin nahi dugu. \ \ 1. Hondakinak gaika biltzeko sistema berria ipintzeko lehenengo urratsak egiten hasi gara gure herrian eta herritarren erantzuna ezin hobea izaten ari da. Egun hauetan ilusioz ikusi dugu jendea txipa eta ontzia hartzeko zain (oraindik hartu ez duena hartzera animatzen dugu). Eta ez dugu zalantzarik herritarren erantzuna arrakastatsua izango dela, eta ipinitako helburua (%70etik gora birziklatzea) gutxi barru lortuko dugula. \ \ 2. Elkar-ekinek sistema berriari ongietorria eman nahi dio, uste baitugu ingurumena eta herritarron osasuna zaintzeko egokiena dela eta herritarrontzat erosoena. \ \ 3. Sistema berriaren arrakasta gure esku dago. Norberak sortutako hondakinak bakoitzak kudeatu behar dituela deritzogu, bitartekoak eta gomendioak ongi erabiliz eta errespetatuz. Hau eginez gero, birziklapena bermatua dago, eta, ondorioz, Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiari zentzugabekeria izugarria deritzogu. \ \ 4. Alferrik ekoizten den hondakin kopuru handiaren aurrean, kontsumo arduratsua aldarrikatzen dugu. Ekoizleei neurriak hartzeko exijitu behar diegu, eta etxeetan soberan dauden produktuen berrerabilpena planteatzen dugu. \ \ 5. Eta azkenik, Iñaki Errazkin Azpeitiko alkate ohi eta Ingurumen diputatu ohiari babesa adierazi nahi dio Elkar-Ekinek, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) haren eta Ainhoa Intxaurrandieta kontsortzioko lehendakari ohiaren kontra jarritako auzia dela eta. Aurreko agintaldian Zubietako errauste planta eraikitzeko kontratua eteteak sortutako "kalte ekonomikoak" ordainarazi nahi dizkie GHK-k Errazkini eta Intxaurrandietari. \ \ Elkar-ekin

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide