Bihar itxiko da Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren bigarren etaparako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko ots. 21a, 09:32

Zapatuan egingo dute Azpeitia-Bilbo egitasmoaren bigarren etapa, eta bihar, hilak 22, itxiko da bertan parte hartzeko izen-emate epea. Lagun Onak mendi bazkunaren taberna itxita dagoenez, ibilaldian parte hartu nahi dutenek www.lagunonakmb.org webgunean edo Xiriako gozotegian eman dezakete izena. Mendi bazkunako bazkideek 6 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek, aldiz, 8 euro. \ \ Bigarren ibilaldia Debatik Lekeitiora artekoa izango da. Parte-hartzaileak anbulatorio aurretik autobusez irtengo dira Debara, 08:00etan. Han ekingo diote ibilbideari, eta GR-121 errepitea jarraituta Mutriku eta Ondarroa igaroko dituzte. Ondoren, Berritxu aldetik Asterrikara joango dira, geroago Zelaia eta Mendexa ingurutik pasa, eta Lekeitiora iritsi arte. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, parte-hartzaileak 15:00-15:30 inguruan iritsiko dira Lekeitiora. Ibilbidean zehar bi geldialdi egingo dituzte. Aurrena 15 minutukoa izango da, hamaiketakoa egiteko. Bigarrena, berriz, 30 minutukoa, bazkaltzeko. Norberak eraman beharko du jatekoa. \ \ Joan zen urtarrilean jarri zuen martxan Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoa Lagun Onak mendi bazkunak. Guztira, zortzi etapa antolatu dituzte, denak 20-25 kilometro artekoak dira, eta GR eta PR izeneko ibilbideetan zehar egingo dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide