Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, hilero bezala, bi lagunentzako afari bat zozketatu du Azpeitia Txartelarekin elkartearen saltokietan erosketak egin dituzten bezeroen artean. Kasu honetan, urtarrilean eginiko ordainketen artetik Maria Aranzazu Hernando Alcoz (argazkian) suertatu da irabazle, Azkoitia Erloju-Konponketa dendan eginiko erosketagatik. Horrenbestez, Kiruri jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\
\
Zozketa hilero errepikatuko du Bertanek; beraz, Azpeitia Txartela elkartearen saltokietan erabiltzen dutenek bi lagunentzako afaria irabazteko aukera izango dute beti. Aldi berean, Azpeitia Txartela Bertaneko saltokietan erabiltzeak hurrengo erosketetarako deskontuak ematen ditu.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide