Martxoak 8, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira Azpeitian mugimendu feministak antolatutako egitarauaren barruan, hainbat ekintza egingo dira Azpeitiko Gaztetxean, ostiralean. \
\
18:00etan hasita, 'Gizonak eta feminismoa' hitzaldia eskainiko du Jokin Azpiazu Carballok. Ondoren, 20:30ean hasita, jantoki begetarianoa izango da. Honako hau da menua:\
\
Sarrerakoak: natxoak gazta saltsarekin. \
Lehenengo platera: espinaka, porru eta patata krema.\
Bigarren platera: olo-hanburgesak, aukerako gehigarriekin.\
Postrea: azenario pastela txokolatearekin.\
\
Sabelak bete ostean, Olor bakarlariaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Gaztetxera bertaratzen direnek, 22:00etatik aurrera.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide