Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak ere bat egingo du bihar, martxoak 8, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. Elkarteko bazkide diren saltokietan emakumeen garrantzia bistaratzea helburu duten mezuak ikusi ahal izango dira, eta, horrekin batera, globo moreekin apainduko dituzte erakusleihoak.\
\
Merkataritza sektorean ere emakumeak ezinbestekoak izaki, Bertanek ospakizunarekin bat egitera animatu nahi ditu elkarteko bazkide ez diren saltokiak ere.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide