Goizeko 8:00 tan Azpeitian irten eta autobusez Lekeitiora abiatu gara , bidean Elgoibarren Hazparneko 7 lagun bildu zaizkigu, guzira 87 laguneko taldea osatuaz. Ibiltzen hasi eta Otoio mendia igo da(395m). Eguneko maldarik gogorrenak. Eguraldia iragarrita zegoena baina hobeagoa momentuz.\
\
Otoiotik jeitxi eta Ispasterreko plazan hamaiketakoa. aurrera jarraituz Bedarona auzora eta segidan Eara. tarte honetan euria izan degu lagun, nahiz eta ez duen zaparrada haundiegirik egin.\
\
Eatik Natxitua auzora ordubete inguruan iritxi gara. Bazkaltzeko ordua eta bertako eliza ondoan bazkaldu degu kanpoan euri zaparrada zen bitartean.\
\
Hemendik Elexalderantz, berriro ere ateri. Autobusak bertan zaudenez eta Elantxobera gerturatzeko sailtasunak daudenez ibilaldia Elantxoberaino iritxi eta berriro Elexaldera itzuliaz amaitu degu 21 Km osatuaz.\
\
Bertan 16:15 ziren eta autobusean berriro Azpeitira itzuli gara 17:45 ingururako.\
\
Ibilaldiko argazkiak ikusteko:\
\
https://flic.kr/s/aHsmeuJVnr\
\
\
\
Laburpen bideo bat segidako loturan.\
\
https://youtu.be/nQZwJH00mHs
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide