Ikasberri KEren omenaldia jaso dute Oier Alkortak eta Eneko Martijak

Ikasberri Kirol Elkarteko Oier Alkorta eta Eneko Martija palistek Euskal Herriko kluben artekoaren txapela jantzi zuten joan zen martxoaren 10ean. Alkortari eta Martijari egindako lana aitortzeko, omenaldi txiki bat egin zieten Ikasberri KEko taldekideek eta Mutrikuko jokalariek igandeko futbol partidaren aurretik. \ \ Euskal Herriko kluben artekoaren finala Etxarri Aranatzen (Nafarroa) jokatu zuten bi azpeitiarrek, eta parez pare izan zituzten Errekaleorreko (Araba) ordezkariak. Markagailuan 25-19 nagusitu ziren Ikasberri KEko palistak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide