Azpeitiko hemezortzi eragilek bat egin dute zapatuko elkartasun manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko api. 3a, 09:44

Apirilaren 12an epaituko dituzte Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohia eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohia Espainiako Kontu Auzitegian, Zubietako errauste plantaren kontratua eteteagatik. Horrek eragindako kalte ekonomikoa Errazkinek eta Intxaurrandietak beren gain hartzea nahi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) –gaur egun EAJk eta PSE-EEk dute gehiengoa–, eta horrenbestez, 40 milioi euro baino gehiagoko zigorra eskatzen dute bi auzipetuentzat. Hori salatzeko manifestazioa deitu dute datorren zapaturako, apirilaren 7rako, eta herriko hemezortzi eragilek egin dute bat mobilizazioarekin. Zapatuko hitzorduarekin bat egin duten taldeen zerrenda eta babestutako manifestua kaleratu dute. \ \ Manifestua eta atxikimenduen zerrenda:\ \ Iñaki Errazkin azpeitiarrak eta Ainhoa Intxaurrandieta lezotarrak Madrilgo kontu auzitegian deklaratuko dute apirilaren 12an, beraien aurkako prozesu judizialaren baitan. 2013. urtean, errauskailu proiektua bertan behera gelditu izanak sortutako kalte ekonomikoak sortzea egozten diete biei. Erraustegia egiteko kontratuak eten izanak sorturiko indemnizazioak beraien bizkar utzi nahi dituzte, bakoitzari 40 milioi euro baino gehiagoko zigor eskaera egin dietelarik. Bizitza osorako baldintzatuko dituen zigor ekonomikoa, hain zuzen.\ \ Gure elkartasuna adierazi nahi diegu Iñakiri eta Ainhoari. Erraustegiaren proiektua gelditu eta alternatiba eraikitzeko asmoa zuen programarekin irabazi zituzten hauteskundeak, eta esandakoa bete baino ez zuten egin.\ \ Oinarrian elite ekonomikoari aurre egin izana da epaitzera doazena, eredu kapitalistak alternatibak izan ditzakeela erakustea da zigortu nahi dutena. Errauskailuaren atzean itzeleko interes ekonomikoak egon dira hasieratik, eta interes ekonomiko horien atzean enpresari, politikari, banku eta komunikabide boteretsuak batu dira.\ \ Errauskailuak baditu alternatibak. Gipuzkoako hainbat herritan lortu diren birziklapen tasek erakusten dute posible dela hondakinak beste modu batera kudeatzea. Bidea kudeaketa eredu hauetan sakontzean dagoela pentsatzen dugu, errauskailua bezalako proiektu kaltegarriak baztertuz.\ \ Atxikimendua eman duten taldeen zerrenda:\ \ Basanderiek asanblada feminista\ \ Haujijijai batzordea\ \ ELA \ \ LAB \ \ CNT \ \ Gipuzkoako EHNE\ \ EA\ \ Sortu \ \ Ernai antolakundea\ \ Xake taldea\ \ Gaztetxie\ \ Elkar-ekin\ \ Ikasle Abertzaleak\ \ Erniarraitz bertsozale elkartea\ \ Azpeitiko Napar Zuzterrak\ \ Urrestillako festa batzordea\ \ Lagun Onak mendi bazkuna\ \ Xanjuandegi auzolanean auzo elkartea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide