Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
'Ura' zen Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) hilero egin ohi duen 12x12 barne argazki lehiaketaren martxoko gaia, eta Mikel Cagigal argazkilariaren irudia izan da epai-mahaiak nabarmendu duena. \
\
Argazki elkarteko kideak hileko lehen ostegunean elkartzen dira barne sariketara aurkeztutako irudiak ikusteko, eta epai-mahaiak orduan aukeratzen ditu irabazleak. Atzo aukeratu zuten martxoko 12x12 lehiaketaren argazki irabazlea, eta Cagigalek ur tantei ateratako irudia izan zen epaimahaiak aukeratu zuena. Bigarren sailkatu zen Iñaki Aranburu eta hirugarren Gorka Arregi. Azken boladan egin duen eguraldia dela eta, argazkilariek zukua atera diote gaiari, eta hala erakutsi zuten atzokoan.\
\
2018ko martxoko 12x12 barne lehiaketan nabarmendutako irudiak honako lotura honetan ikus daitezke:\
https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/12x12/978-argazkiak-ura
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide