Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hau Saioa da, 'Alu ulu' antzerki foroko protagonista. Umorea oinarri hartuta, hainbat gai lantzen du obrak: emakumeen sexualitatea, bikote harremanak, edertasun ereduen inguruko gogoetak, masturbazioa eta plazera, adibidez. Plax! sexu aholkularitza zerbitzura joan den neska gazte bat da Saioa, eta hango itxarongelan egindako bakarrizketak kontatuko dizkigu gaur, 19:00etan hasita, Gaztetxean. Animatu eta aske gozatu!
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide