Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoko \
4. Etapa: Elantxobe-Bermeo 18Km\
Goizeko 8:00 tan 3 autobusetan 124 lagun Elantxobe aldera abiatu ginen. Bidean auri pixkat eta kezka partaideen artean.\
\
9:30 inguruan oinez hasi. Elexaldetik Elantxobeko porturaino jeitxi eta ondoren herri osoa igaro genuen maldan gora. Eguraldia ateri zen , laino asko ikusten bazen ere. Bertatik Ogoño mendiko izkina batera . Ondoren jeitxiera polit bat , sokakin baliatuz egin genuen Lagako hondartzara iristeko.\
\
Bertatik Akorda auzora, bertan hamaiketakoa.Ordurako eguraldia hobetzen hasita zegoen, eguzki printzak ikusten hasiak ginen.\
\
Berriro ibiltzen hasi eta San Pedro atxarreko ermitara. Bertatik Urdaibaiko ikusprgi paregabea.Ikuspegiari argazkiak atera... eta Laidak ohondartzara jeitxi ginen.\
\
Bertatik txalupen laguntzaz Sukarrietako Txatxarramendira. Eguaraldia iada oso ona. aurrera jarraituaz ibilaldiarekin Mendakara iritxi ginen. Bertan bigarren geldialdia bazkaltzeko.\
\
Bukatzeko gelditzen ziren iha lau kilometro egin genituen Bermeora 16:45 inguruan iritxiaz.\
Denok Maiatzeko 5. etaparen zain!!!\
\
Argazki bilduma ikuateko:\
https://flic.kr/s/aHsme59ACL\
Argazkiekin osatu den bideoa ikusteko:\
https://youtu.be/Sjb6YWwIshk
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide