Lagun Onak Mendi Bazkunak Xoxoteko aterpeko aterpezaina aukeratzeko hautaketa prozesua ireki du. Gaur egungo arduradunak jarduera utziko du, eta horregatik zabaldu du hautaketa prozesua Lagun Onak mendi bazkunak. \
\
Honako hauek izango dira aterpezain berriaren egitekoak: aterpearen funtzionamenduaz arduratu, jantokiko eta gaua igaroko dutenen zerbitzua bermatu, aterpearen zainketa lanak egin, mantentze lanak gauzatu eta aterpearen ingurua zaindu.\
\
Hautagaiek hainbat eskakizun bete beharko dute, hala nola federatuta egon beharko du eta gidabaimena zein lur orotarako ibilgailua izan behar ditu. Gainera, kontuan hartuko dute mendiko aterpeetan eta antzeko ostalaritza lanetan izandako esperientzia. Horrez gain, euskara maila ona izatea eskatuko dute eta berehala lanean hasteko prestutasuna ere bai.\
\
Hautagaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: Curriculuma, NANaren kopia nahiz aterpearen bideragarritasun plana. \
\
Aterpearen kudeaketan aritzeko interesa dutenek gaurtik maiatzaren 18ra bitartean izango dute eskaerak bidaltzeko aukera. Eskaera gutuna Lagun Onak mendi bazkunaren Elizkaleko 21. zenbakira edo 'lagunonakmb@hotmail.com' helbidera bidali behar dira. Eskaerak PDF formatuan bidali behar dira posta elektronikoz, bestela ez dira onartuko.\
\
Maiatzaren 18an hasiko du batzorde teknikoak aukeraketa prozesua, eta aurrerago jakinaraziko dute erabakia.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide