Uztailean egitekoa den itsas zeharkaldiko mila guztiak saldu ditu Marea Urdinak dagoeneko. Azpeitia-Azkoitian abiatutako autismoaren aldeko egitasmoren helburua da gizartea autismoa duten pertsonen inguruan sensibilizatzea, eta horretarako Gipuzkoako kosta osoa igerian zeharkatzea. Olatua handi bihurtu da, eta uste baino indartsuago dator. \
\
Zerbait originala egite aldera, 34 itsas milatan zatitu genuen Marea Urdinaren zeharkaldia, eta \"simbolikoki\" salgai jarri genituen mila horiek. Hainbat kuadrillek, ikastetxeek, andereñoek, parkeetako aita-amek, Gabonetan kantuan irtendako lagunek... erosi dituzte Marea Urdinaren milak. \
\
Ametsetan ere ez genuen imaginatuko mila guztiak salduko genituela apirilerako! Mila mila esker gugan jarri duzuen konfidantzagaitik! Zoragarriak zarete! Zuek ere urdin!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide