Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak herriko kontsumoa sustatzeko kanpaina berri bat jarriko du martxan. Hain zuzen ere, 40 euroren trukean, herriko saltokietan erabili ahal izango diren eta 50 euroko balioa izango duten erosketa bonoak jarriko ditu salgai. Modu horretan, Azpeitiko saltokietan erosteko arrazoi bat gehiago eskaini nahi diegu herritarrei.\
\
Bonoak maiatzaren 2tik aurrera eskuratu ahal izango dira Bertanen bulegoan (Enparan kalea 1, lehen solairua). Gainera, herritarrengana gerturatzeko helburuarekin, herriko hiru puntutan bono salmentarako postuak jarriko ditu Bertanek: maiatzaren 7an eta 8an, astelehena eta asteartea, Azoka Plazan; maiatzaren 9an eta 10ean, asteazkena eta osteguna, Betharrameko erakusketa aretoan; eta maiatzaren 11n eta 14an, ostirala eta astelehena, Sanjuandegiko auzo lokalean. Kasu horietan guztietan, bono salmentaren ordutegia 09:00etatik 13:30era eta 14:30etik 17:00etara izango da. Bono kopurua mugatua izango da, 300 kaleratu baititu Bertanek denera, eta pertsona bakoitzak gehienez bi bono erosi ahal izango ditu. Bonoak erabiltzeko epea ekainaren 30era artekoa izango da. \
\
Kanpaina honen bidez, 15.000 euroko kontsumoa eragingo da herriko saltokietan, bezeroei 3.000 euro opari emanda. Horrela, Azpeitiko merkatari elkarteak \"bertan bizi, bertan erosi\" filosofia sustatzen jarraitu nahi du.\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide