Gaur, maiatzak 5, izan dute herriko ikastetxeetako gaztetxoek eskola kirolaren egutegi barruan mendiko eguna.\
\
Lagun Onak MBk prestatutako bi ibilbidetan banatuta ibili dira ikasleak:\
\
- LH3 eta LH4-ko ikasleak, 200 lagundik gora, Oñatz azpikaldean ibili dira.\
\
- LH4 eta LH5ekoek, berriz, Izarraitz magalean osatu dute ibilbidea, Madalena aldetik Alabier baserrira igo eta ondoren Azpeitira jaitsiz.\
\
Argazki gehiago ikusteko:\
https://flic.kr/s/aHsmj3iWDy\
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide