Joan den zapatuan, maiatzak 5, egin zuen 2018ko zozketa Ilunpe pilota elkarteak. Urtero bezala, eskuz banakako txapelketa nagusiko finalerako 4 kantxa sarrera, 4 bazkari Hotel Loiola jatetxean eta 1.200 euro zeuden banatzeko sari bakar batean. 12.317 zenbakia izan da saritua, eta boletoaren jabeak, Iñaki Martinezek, eraman du sari preziatua.\
\
Kirol esparruan, berriz, Ilunpeko pilotariak Herriarteko Txapelketa prestatzen ari dira. Dagoeneko aurkeztu da txapelketak izango duen koadroa eta azpeitiarrek Tolosaren aurka jokatuko dute lehen kanporaketa. Joaneko partidak Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dituzte maiatzaren 20ko asteburuan –eguna eta ordua zehazteko dago oraindik– eta itzulerakoak maiatzaren 27ko asteburuan jokatuko dira Azpeitian. Beraz, laster izango dira herriko pilotariak Herriartekoaren txapela defendatzen.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide