Maiatzaren 1ean, Langileon Nazioarteko Egunean, ekin zion Gaztetxeak maiatzerako prestatutako egitarauari. 'Langile boterea eraiki!' lelopean, mahai ingurua, bazkaria eta manifestazioa egin ziren Gaztetxean eta herriko kaleetan. Datozen asteetan, aldiz, Zine Ziklo Biolentoa, kartzelen inguruko jardunaldiak, Xabier Gantzarainen 'Artea zertarako?' hitzaldia, jantoki begetarianoa eta mikrofono irekia iritsiko dira Gaztetxera.\
\
Aurreneko hitzordua gaur, osteguna, izango da. Zine Ziklo Biolentueren barruan, 'Canino' filma izango da ikusgai Gaztetxeko Maxuxtak liburutegi askean, 21:00etan hasita.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide