Bermeo-Bakio Azpeitia-Bilbo 2018 5. Etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko mai. 13a, 20:11

Bermeo-Bakio Azpeitia-Bilbo 2018 5. Etapa\ Goizeko 8:00 tan iragarrita bezela eguraldi tristearekin, baina horaindik ateri zela 5. etapa egitera aurrez animatutako 105 lagunetik 88 agertu ziren.\ \ Bidean iada euria hasi zuen. 9:30 inguruan Bermeon eman genion hasiera etapari euripean eta desegokiago egiten zuen haize zakarrarekin.\ \ Bermeoko portutik itsasoaren kontra kontra Aritzatxuko hondartzaraino.\ \ Aurrerago lehen geldialdia euripean eta babes gutxirekin hamaiketakoa egiteko.Ohi baino denbora gutxiago behar izan zuen jendeak indarrak hartzeko.\ \ Bidean aurrera Matxitxakora iritxi ginen. Iada euria gelditzen hasi zen. Ibilbideari jarraituaz aurrean agetzen zitzaigun San Juan de Gaztelugatxerantz..\ \ leku polita beti, asko bisitatua... Onarpen sarrera eskuratu eta bertarantz. Amaieran dauden 231 eskailera igo eta San Juan ermitan ginen 13:00 alderako.\ \ Eneperitik Ermitarako bidean lanak daudelako jeitxi ginen bidetik egin beharra dago Eneperirako itzulera. Bertan bazkaltzeko denbora izan zuten parte hartzaileek.\ \ 15.00 tan Bakio alderantz berriro martxan ginen. 15.30 tan berriz Bakioko hondartzan ibilaldia amaituta.\ \ Erropak aldatu eta zerbait hartzeko denbora izan zen 16:00 hartu genuelako Azpeitira itzulerako autobusa.\ \ Ibiladiko argazkiak ikusteko:\ https://flic.kr/s/aHskxWT7hB\ \ Argazkiekin osatutako bideoa ikusteko berriz:\ https://youtu.be/sX4e2IHuV3g\ \ Ekainaren 16 an seigarrena: Bakio-Plentzia 19Km

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide