Igande honetan, maiatzaren 20a, izango da aurtengo Txalintxoko eguna.\
\
Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, goizeko 9etan abiatuko dira mendizaleak herriko plazatik. Goiz ibilaldia izango da. Loiolan, Anaia Garateren etxe ondotik Sokinera igo eta handik, Mendizabal ingurutik, Txalintxoko tontorrera iritsiko gara; hiru ordu inguru beharko ditugu Txalintxora iristeko.\
\
Hurbiltzen diren guztientzat salda egongo da. 11:00etatik aurrera, berriz, soinujoleak egongo dira, eta 12:30ean meza, Txalintxoko gurutzean.\
\
Bestalde, eta ohi denez, gaztetxoen aurtengo mendiko txartelak jasoko ditugu Txalintxon.\
\
14:00 aldera zuzenean herrira jaitsiko gara, ordubetetxoko ibilaldian.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide