Üther, Mutilated Judge eta Horzdun musika taldeen kontzertuak izango dira igandean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2018ko ekainaren 1a

Kontzertuak antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxean iganderako. Aste honetan hiru talde izango dira Gaztetxeko oholtzan. Azpeiti-Ermuko Üther taldearen fastcorea, Bizkaitik etorriko den Mutilated Judge taldearen grindcorea nahiz noisea, eta Hondarribiako Horzdun Sludge taldeko metala entzun ahalko dira igandeko hitzorduan. \ \ Azken orduko aldaketa batzuk tarteko, Mexikotik etortzekoa zen Gore And Carnage taldeak ezin izango du zuzenekoa eskaini igandean. Hasiera batean kontzertuak 19:00etan hastekoak baziren ere, azkenean 18:00etan hasiko dira zuzenekoak.\ \ Animatu eta zabaldu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide