Marea Arroxak bat egiten du ostiralerako sexu erasoen kontra deitutako elkarretaratzearekin

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2018ko eka. 13a, 17:05

Marea Arroxako kideok bat egiten dugu Azpeitiko Gaztetxeak, Basanderiek eta Sostenipe asanblada feministek eta Zestoako zenbait emakumek ostiralerako deitu duten kontzentrazioarekin. Udako festak gero eta gertuago dauden honetan, Marea Arroxak argi utzi nahi du sexu eraso oro gaitzesten duela. Edozein egun eta ordutan ematen diren sexu erasoen kontra gaude, eta horien aurka agertuko gara beti. Horrez gain, erasotzaileek jaso izan duten babes soziala ozen salatu behar dela uste du Marea Arroxak. Horregatik, erasotzaileak gure herrietan, festetan eta jai herrikoien bueltan nahi ez ditugulako, eta horiei babesa agertzen dioten norbanako eta instituzio ororen jarrera salatzen dugulako, ostiralean Azpeitiko plazan izango gara, deitutako elkarretaratzearekin bat egiteko. \ \ Erasotzaileak gure herrietatik kanpora!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide