Bakio-Plentzia\
Azpeitia-Bilbo 2018 Egitasmoko 6. Etapa\
\
Goizeko 8:00 tan eguraldia horaindik kaxkar xamarra zelarik autobusean sartu ginen 76 lagun Bakiorantz abiatzeko.\
\
9:30 aldean Bakion ibilaldiari ekiteko prest. ateri behintzat eta inguruaz gozazteko aukera ematen zuen eguraldiak.\
\
GR:123-1 Bizkaiko itzuliko ibilbideari jarraituz Jatamendi aldera igotzen hasi ginen. Igoeran Gaztelugatxe, Matxitxako .. ikuspegiak. Jatamendi azpikaldetik pasata Goieta-Maruritik pasata Lemoiz parera iritxi ginen.\
\
Ondoren 13:20 alderako bazkaltzera Armintzara.\
\
Bazkalostean horaindik 8-9 Km gelditzen zitzaizkigun helmugarako.\
\
Armintzatik goraka Ermuamendira. Eguraldia iada oso ona. ikuspegi bikainak : aurreko etapetan atzean utzitakoak, hurrengorako gelditzen zaizkigunak: Barrika, Sopela, Getxo..\
\
Aurrena Gorlizko itsasargira eldu ginen. Segidan Azkorriagako gotorlekuko aztarnetara.\
\
Ibilaldia 16:20 aldean Gorlizko hondarztan amaitu genuelarik.\
\
17:00 irten zuten autobusak Azpeitiara. Bitartean jendeak tragoren bat artu, bainatu ... egiteko denbora pixkat izan zuen.\
\
Argazkiekin osatutako bideoa ikusteko:\
https://youtu.be/1DZJSCKcqAc\
Argazki bilduma ikusteko berriz:\
https://flic.kr/s/aHsmnztc4i\
\
Irailean izango du jarraipena egitasmoak 7. etaparekin. Plentzia-Getxo
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide