Joan zen apirilean zintzilikatu zuten sistemaren jazarpen kasuen berri emateko panela Azpeitiko Gaztetxiek, Azpeitiko Ernaik eta Basanderiek asanblada feministak Plaza Txikian. Panela jarri eta egun gutxira kendu zuten jarritako lekutik, eta hainbat oztopo tarteko, ezkutuan izan da orain arte. Gaur, osteguna, kalean da berriro sistemaren jazarpen kasuen berri emateko panela, eta bertan iraun dezala denbora luzez. Erdikalean dago zintzilik, Altsasuko gazteen irudien ondoan, hain zuzen.\
\
Guztira, hiru kontagailu ditu panelak: preso politikoena, eraildako emakumeena eta lan istripuz edo lanaren eraginez hildako langileena. Datu horiek 2018koak eta Euskal Herrikoak izango dira. Bigarren zatian eragile bakoitzak bere txokoa izango du sistemaren jazarpen kasu ezberdinen inguruko informazioa emateko. \
\
Gaur jarritako panelean ageri diren zenbakiak eguneratu gabe daude, baina datozen egunetan berrituko dira.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide