Xabier Gantzarain 'Ahoz aho' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975) idazle eta arte kritikoa ETB1 kateko Ahoz aho saioan izan zen atzo, eta Zuloa bere azken liburuaz aritu zen hizketan. Azpeitiko bizilagunak, 23 artelan oinarri hartuta, “gure historia hurbilean izan diren gertaerak, joerak, aldaketak” idatzi ditu 'Zuloa'-n, beste horrenbeste ataletan banatuta. Gantzarainek 2012an jaso zuen Tene Mujika beka, eta hari esker kaleratu du saiakera liburua, Elkar argitaletxearen eskutik. \ \ Hemen ikus daiteke 'Ahoz aho' saioa: https://www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screenview/id/5692498/tipo/videos/telebista/

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide