Guardia Zibilak alde egin behar du, bakean eta bizikidetzan aurrera egiteko izateko

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2018ko eka. 28a, 15:11

Sortuk kezka agertu nahi du Guardia Zibilak gaur egin dituen atxiloketak direla eta. Horrekin batera, atxilotuak lehenbailehen aske uztea exijitzen du.\ \ Kezkagarria da itxaropenerako leihoak zabaltzen ari diren une batean datozelako atxiloketa hauek, presoen auzian Espainiako Estatuak zenbait pauso emango dituela iragarri bezain laster. Herri honen gehiengoaren kontra, Espainiako Erresumako hainbat sektorek ez du bakean eta bizikidetzan aurrera egin nahi. Iraganean ataskatuta daude, ez dutelako agenda demokratikorik; demokrazian ahul sentitzen direlako. Gerran eroso sentitzen dira, indarkeriarik gabe ez baitira ezer.\ \ Bakean eta bizikidetzan sakontzeko, herri honen desmilitarizazioa lortu behar dugu, eta horretarako Guardia Zibilak alde egin behar du. Trikorniodunak 1844an sortu zirenez geroztik, min handia eragin dute Euskal Herrian. Eta justiziarik gabe min egiten jarraitzen dute, Altsasun, 'La Manada' kasuarekin eta gaurko operazioarekin.\ \ Guardia Zibilak alde egin behar du Euskal Herritik. Hori dela eta, gaur 20:00tan Zestoan egingo den elkarretaratzera eta larunbatean Oñatiko Fan Hemendik egunera joateko dei egiten dugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide