Maite Arrizabalagak irabazi du Bertanen ekaineko zozketa

Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak hilero zozketa bat egiten du Azpeitia txartelarekin elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean; bi lagunentzako afariak eta produktu-otarreak tartekatzen ditu zozketetan.\ \ Ekaineko bezeroen artetik Zuri-Beltz dendan erosketa egin zuen Maite Arrizabalaga izan da irabazlea, eta Elikaguneako produktu sorta eder batez gozatu ahal izango du.\ \ Azpeitia Txartela herriko saltokietan erabiltzen dutenek, zozketa hauetan parte hartzeaz gain, hurrengo erosketetarako deskontuak ere jasotzen dituzte. Txartela Azpeitiko Rural Kutxaren bulegoan (Foru Ibilbidea, 10), igerilekuan, liburutegian, Uudaletxean edo Bertan elkartearen bulegoan (Enparan kalea, 1) eska daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide