Azpeitian laster batean irekitzekoak diren apustu etxearen aurkako elkarretaratzea izango da gaur, 19:00etan, Balentina Agirre plazan. Elkarretaratze honekin apustu etxeak Azpeitira ekarri ditzakeen kalteen aurrean kezka eta aurkakotasuna erakutsi nahi dugu Elkar-ekin taldetik. \
\
Diru errazaren ameskeria arazo ekonomiko larri bilakatu daiteke hainbat herritarrentzat, irabazle bakarrak etxe hauen atzean dauden enpresari handiak izango direlarik. Honez gain, ludopatía bezalako gaixotasunak areagotzen ari diren honetan, modu honetako lokal bat publikoari hórrela irekitzeak ere alarma guztiak piztera garamatza.\
\
Azken asteotan herritar asko hurbildu zaizkigu aldarrikapen honekin bat egiten dutela esatera. Herrian dagoen kezka hau kalera eramateko garaia dela uste dugu. Horregatik, gaur arratsaldeko elkarretaratzean parte hartzeko deia deia luzatu nahi dugu herritarren artean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide