Kreta uhartetik ekarritako izaki izugarri hau, Egeo itsasoa eta Mediterraneoa zeharkatuz Algeciraseko portura konboi berezi batean iritsi zen aurreko astean, Alcala de los Gazules (Cadiz) herrira eramateko. Bertan, Ana Romeroren beste zezenekin batera kamioian kargatu eta, errepidez, Azpeitiko zezen plazara iritsi arteko bidea luzea izan da.\
\
Desenkajonamenduan erakutsi ez den arren, bizilagunek, batik bat gauez, ozen entzun omen dituzte piztia haserretu honen orru eta marru beldurgarriak ukuilutik.\
\
Hemen duzue bada Kretako zezena eta Minos Erregearen emazte Pasifaeren semea zezen plazako harean. Igandeko zezenketan hartutako irudia, Uztarriaren abuztuko zenbakian ere ikusgai.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide