Lagun Onak mendi bazkunak Gorbeiara asteburu pasa antolatu du gaztetxoentzat, irailaren 8rako eta 9rako. Izen-ematea zabalik dago jada, eta irailaren 6an itxiko da. Gehienez, 50 lagunek eman dezakete izena.\
\
Txangora animatzen diren lagunak, irailaren 8an 09:00etan irtengo dira Azpeititik autobusez Gorbeiara. Zapatuan, Urigoiti auzoatik (410 m) Gorbeiako aterpera (1066 m) egingo dute txangoa. Ibilbide horrek 6 kilometro izango ditu. Igandean, aldiz, Gorbeiako aterpetxetik Gorbeiara (1481 m) igoko dira, eta handik Murua auzora (607 m). Ibilbidea horrek 13 kilometro izango ditu. \
\
Asteburuan aterpean lo egiteko lekua mugatuta dago. Izen-ematea egiten duten lehen 24 pertsonentzako tokia izango da aterpetxean. Gainontzekoek beren kanpin dendak eta lo sakuak eraman beharko dituzte. Irteeran parte hartzen duten denek izango dute aterpetxean afaltzeko eta gosaltzeko aukera. Larunbateko eta igandeko irteeretarako bazkaria norberak eman beharko du. \
\
Autobuserako izen-ematea 5 euro izango da Lagun Onakeko bazkideentzat, eta 7 euro gainerakoentzat. Aterpetxean lo egiten dutenek aparte ordaindu beharko dute hori. Izen-ematea Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan eta webgunean egin daiteke.\
\
Informazio gehiago, www.lagunonakmb.org webgunean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide