Hurrengo larunbatean, hilaren 15ean, Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren zazpigarren etapa egingo dute Plentzia eta Getxo artean. Udako etenaren ondoren egingo dute ibilaldia, eta egitasmoa amaitzeko azkenaurreko irteera izango da. \
\
Hilaren 15ean, 08:00etan elkartuko dira anbulatorio aurrean, eta autobusez joango dira Plentziara. Handik, Uribe Kostako honako herri eta hondartza hauek zeharkatuko dituzte: Barrika, Sopela, Punta Galea, Algorta eta Las Arenas. 16:00-16:30eak artean iritsiko dira Getxora, eta, hain zuzen ere, Bizkaiko zubian amaituko dute etapa. Guztira, 21,5 kilometroko bidea osatuko dute mendizaleek. \
\
Bidean, ordu laurdeneko geldialdia egingo dute hamaiketakoa egiteko, eta bazkaltzeko ordu erdiko tartea hartuko dute. Bazkaria norberak eraman beharko du. \
\
Izena www.lagunonakmb.org helbidean edo elkarteko tabernan eman behar da, hilaren 13ra bitartean. Bazkideek sei euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek zortzi euro. Ibilbidearen inguruko informazio guztia, berriz, www.lagunonakmb.org atarian eskuratu daiteke. \
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide