Ikasturte berriko lehen bilkura egingo du gaur arratsaldean Elkar-ekinek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko ira. 4a, 13:44

Elkar-ekin taldeako kideok gogotsu ekin nahi diogu ikasturte berriari, elkartasunari eta aldaketa sozialari loturiko gaiak landuz. Horretarako herritarren parte hartzea beharrezkoa izango zaigu, proiektu eta egitasmo ezberdinak aurrera aterako badira herritarren arteko elkarlana oinarrizkoa izango delako. \ \ Taldea erabat zabalik dago Elkar-ekinen balioekin bat egiten duten pertsona guztientzat. Gaur, asteartea, egingo dugu ikasturte berriko lehen bilera Soreasuko Elkargunean, 19:00etan hasita. Elkar-ekinen parte hartu nahi duten edo taldea ezagutzeko interesa duten herritarrak gonbidatuta daude bertaratzera. \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide