Bihar zabalduko ditu berriz ateak Soreasuko Elkarguneak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko ira. 6a, 10:05

Ikasturte berriarekin batera, Soreasuko Elkarguneak ateak irekiko ditu berriro. Aurrerantzean, zabalik egongo da berriz ere ostiral eta larunbat guztietan. Ordutegia orain arteko bera izango da: ostiraletan 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita Elkargunea, eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.\ \ Bertan, bigarren eskuko materiala eta xaboi biodegradagarria eskuratzeko aukera izango da, baita norberak soberan dituen materialak saltzeko ere. Nahi duenak donazio bezala ere eraman dezake soberan duen materiala. Herrian beharrik handiena duten pertsonei arropa doan banatuko zaie, orain arte bezala.\ \ Hiru urte bete dira Elkargunea martxan jarri zenetik, eta urteak aurrera egin bezala gero eta jende gehiago dabil bertan. Asko dira materiala ekartzen duten herritarrak, baita materiala merke eta txukun eskuratzen dutenak ere. Auzolanean 60 lagun inguruk parte hartzen dute Elkargunean, asteroko dendako turnoak egiten, arropa atontzen... \ \ Norbaitek lan horietan lagundu nahiko balu Elkargunera hurbildu eta bertan daudenekin harremanetan jarri besterik ez du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide