Uda sasoian ere herriko merkataritza ...

Erabiltzailearen aurpegia \N

Uda sasoian ere herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, Uda Digitala deituriko zozketa egin zuen abuztuan BERTANek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Hala, zozketarako zenbakiak banatu ziren herriko dendetan erosketak egin zituztenen artean, eta hilabetea amaitzean, bi tablet zozketatu ziren.\ \ Joan den astean banatu zuten lehendabiziko tableta eta irudian ikus daitekeen moduan, bigarrengo saridunak ere dagoeneko jaso du berea. Begoña Oteiza da irabazlea, Kukua dendan eskuraturiko 6361 zenbakiagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide