Azpeitian laster irekitzekoak diren apustu etxearen aurkako ekimenekin jarraituko du Elkar-ekinek datozen asteotan. Besteak beste, sinadura bilketa bat prestatzen ari dira gaiari ohiartzuna emateko. \
\
Sinadura bilketaren helburuak dira apustu etxearen aurkako jarrera indartzea eta erakustea. Herritarrek Azpeitiko hainbat txokotan izango dute sinadura emateko aukera. Datorren astean jakinaraziko ditu Elkar-ekinek sinadura emateko lekuak zein izango diren.\
\
Sinadura bilketaz gain, urrirako gaiari lotutako bi hitzaldi antolatuko ditu Elkar-ekinek. Datozen asteotan emango du hitzaldiei buruzko informazioa.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide