Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak sustatutako 'OSGI gorroto-delituei begirada orokorra' proiektuaren barruan, hainbat ekintza antolatu dituzte ALDARTE sexu askatasunerako ikerketa eta dokumentazio zentroak eta Azpeitiko Udalak.\
\
Ekintza horien helburu nagusia da gorroto-delituen errealitatearen inguruko hausnarketa kolektiboa bultzatzea. Modu horretan, ikuspuntu orokor batetik, sexu eta genero aniztasunaren kolektiboan dituzten ondorioak aztertu eta kontzientzia garatu nahi da.\
\
Horretarako, erakusketa bat eta tailer bat iritsiko dira Azpeitiko Emakumeen Txokora, Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra' izenburupean. Erakusketa urriaren 2tik 24ra egongo da ikusgai Emakumeen Txokoan. \
\
Tailerra, berriz, egun bakarrekoa izango da. Saioa urriaren 24an eskainiko dute, 18:00etan hasita. Tailer horretan, sexu, genero eta desira sisteman jarriko dute arreta parte-hartzaileek, eta arautik kanpo kokatzen diren pertsonek pairatzen dituzten indarkeriak izango dituzte mintzagai.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide