Hernion eguna pasatzeko irteera antolatu du iganderako Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB

Lagun Onak mendi bazkunak gaztetxoei zuzendutako irteera antolatu dugu iganderako, irailaren 30erako. Bidaniatik abiatuta, Hernioko gurutzera igoko gara, eta handik Zelatungo lepora joango gara. Han bazkaldu eta erromeriaz gozatu ondoren, Errezilera jaitsiko gara, eta han autobusa hartuko dugu etxera itzultzeko. \ \ Osteguneko 21:00ak bitartean eman behar da izena, www.lagunonakmb.org helbidean. Bazkideek 3 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 4 euro. Igandean, 09:00etan irtengo du autobusak anbulatorio aurretik. \ \

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide