Egin Ikasberri Zale

Oraindik Ikasberri zale egin gabe? Orain da zure aukera! Ikasberri Kirol Elkarteak 2018-2019 denboraldian Ikasberri Zale izateko aukera martxan jarri du. Kirol elkarteak, Ikasberri eta bere baloreekin bat egiten duten guztiei Ikasberri Zale egiteko aukera ematen die.\ \ Ikasberri Zale egitearekin, kirol elkarteari laguntza emateaz gain, herritarrek abantaila eta opari ugariz gozatzeko aukera izango dute. Ikasberri Zale txartela lortzeko gutxienez hamar euroko ekarpena egin beharko da.\ \ Dagoeneko batzuk zale egin zarete, baina txartela jasotzea falta zaizue. Larunbatean, hilak 29, aukera izango duzue txartelak hartzeko, Preferente mailako partidan. Horrez gain, oraindik Ikasberri Zale egin ez direnek horretarako aukera izango dute zapatuan.\ \ Hala ere, zapatuan bertaratzeko aukerarik ez baduzue eta Ikasberri Zale egin nahi baduzue, bidali mezu bat zuen izen-abizenak jarrita ikasberrikirolelkartea@gmail.com helbidera, eta bazkide egiteko aukera izango duzue.\ \ Ez duzue aukera hau galduko, ezta? \ Animatu eta egin Ikasberri Zale!\ \ #Aupa Ikas!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide