Apustu etxeak aztergai izango ditu Igor Meltxor kazetari eta ikerlariak hilaren 17an Sanagustinen.\
\
Elkar-ekinek gaiaren inguruan antolaturiko bi hitzaldietatik aurrena izango da kazetari eta ikerlari galdakaoztarrak Sanagustinen emango duena. Apustu etxeen atzean dauden \"interes ekonomikoak\" aztertuko ditu. Aurrez ere hainbat hitzaldi emana da Meltxor Azpeitian, nagusiki Euskal Herrian ematen diren ustelkeria kasuak azalduz.\
\
Urriaren 22an, berriz, ludopatiaz eta jokoak sor dezakeen menpekotasunaz hitz egingo dute Julen Santamaria eta Maider Santamaria Virtuss Adicciones elkarteko kideek.\
\
Bi hitzaldiak 19:00etan izango dira, Sanagustinen.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide