Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo jakin genuen Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietaren aldeko ebazpena eman duela Espainiako Kontu Auzitegiak. Erabaki horren aurrean, poza agertu nahi dugu Azpeitiko Gaztetxeko kideok.
\
\
Burgesiaren interesei erantzuten dien Zubietako errauste planta eraikitzeko kontratua eteteagatik eraman zituzten auzitara Errazkin eta Intxaurrandieta. Boterea zalantzan jarri dutenak izan dira seinalatuak, beste behin.
\
\
Salatu genuen GHK-k Errazkin eta Intxaurrandieta epaiketara eramatea. Babesa agertu genien bi auziperatuei apirileko epaiketaren atarian. Orain, azken berrien aurrean, gure poza agertu nahi genuke.
\
\
Segi boterean daudenen lana zalantzan jartzen. Zapatuan ikusiko diagu elkar Gaztetxean.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide