Urriaren 12a da gaur, Hispanitate Eguna (lehen arrazaren eguna zena) hain zuzen ere, eta Amerikaren "aurkikuntzaren” estalkiaz desitxuratutako genozidioa eta Espainiako inperioaren sorreraren eguna ospatzen dira. Hispanitatearen eta indar okupatzaileen oldarraldirako eguna da urriaren 12a. Euskal gazteriarentzat inposizioari aurre egiteko beste egun bat da, espainiar faxismoarekin hausteko eguna. Hori dela eta, herri eskolak antolatu ditugu aurten.
\
\
Atzo, ordea, Txata Azpeitiko bizilagun eta kide maitearen heriotzaren berria jaso genuen. Hori horrela izanik, gaurko antolatutako egitaraua moldatzeko aukeren aurrean jarritako oztopoak medio, honako hau erabaki dugu: Herri Eskoletan antolatutako \'Azpeitiko borroka belaunaldiz belaunaldi\' hitzaldia eta egun honetako gure parte-hartzea bertan behera uzten dugu.
\
\
Txata, Ezker Abertzaleko militantea, preso ohia eta Gotzon Aranburu euskal preso politikoaren aita izanik, egun hau bere gertukoenei eta familiari babesa ematen soilik uler dezakegu. Ezin aipatu gabe utzi, mendekuan oinarritutako kartzela politika baten orrialde ilun bat gehiago ere badela; izan ere, Txatak Euskal Herriko gatazka politikoaren ondorioak jasaten igaro du bizitza, eta azkenean, semea aske ikusi gabe joan zaigu.
\
\
Horrenbestez, gaur omenaldia izango da 12:00etan, eta bertara azaltzeko gonbitea luzatzen dugu. Txataren familiari eta lagunei besarkada estu bat bidaliz amaitu nahi dugu oharra.
\
\
Gotzon eta gainerako preso, iheslari eta deportatu guztiak etxean nahi ditugu!
\
\
Agur eta ohore, Txata!
\
\
Garaipenera arte!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide