Elkar-ekinek apustu etxeen inguruan antolatu dituen bi hitzaldietatik azkena datorren asteartean egingo da Sanagustin kulturgunean. Bertan apustuek pertsonen osasunean izan ditzaketen ondorioez, eta zehazki ludopatiaz, hitz egingo dute gaian adituak diren Julen Santamaria eta Maider Santamaria Virtus Adicciones elkarteko kideek. Besteak beste, ludopatiaren inguruko testigantzez eta azken urteotako eboluzioaz hitz egingo dute elkarteko kideek.\
\
Hitzaldia19:00etan hasiko da Sanagustin kulturgunean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide