Mikel Orbeak Burgosko ziklokros zirkuitua irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko urr. 22a, 09:28

Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia taldeko Mikel Orbea txirrindulariak Burgosen (Espainia) jokatutako XIV. Circuito Diputación de Ciclocross txapelketa irabazi du, sailkapen orokorrean lehenengo postua lortu ondoren. \ \ Azken bi asteburuetan hiru proba jokatu dituzte, eta hiru lasterketako sailkapenaren baturari erreparatuz gero, Orbea izan da onena. Aurreko igandean Fresno de Rodillan irabazi ondoren, asteburu honetan Medina de Pomar eta Villarcayoko lasterketetan bigarren eta hirugarren postuak lortu ditu, hurrenez hurren.\ \ Azpeitiarra ziklokros denboraldi hasiera paregabea ari da egiten, parte hartu duen bost lasterketetan podiumean sartzea lortu baitu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide