Azpeitia-Bilbo 2018 Egitasmoko 8. Etapa...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko urr. 23a, 19:47

Azpeitia-Bilbo 2018 Egitasmoko 8. Etapa Getxo-Bilbo 14Km\ \ Goizeko 8:00 tan ibilaldiko partaideak anbulategi aurrean batu eta Getxo aldera abiatu ginen. Bidean Hazparneko lagunak jaso eta 9:20 inguruan iritxi ginen Getxora. 56 lagun guzira, eguraldia goizetik eta eguardian ibilaldia amaitu arte ibiltzeko aproposa baina bestela zerua lainotua eta tristea.\ \ Ibiladiaren hasiera Bizkaiko Zubian Getxotik Portugaletera gurutzatuaz egin genuen. Ondoren hasi genuen eguneko 14Km inguruko ibilia.\ \ Ibilaldi guzia errekaren ezkerraldetik burutu genuen, Portugaletetik Sestaora. Hau pasa ondoren Barakaldon sartu ginen.Hain ongi ezagutzen ez ditugun herri hauek igaro ondoren sartu ginen Bilbon Zorrozagatik barrena.\ \ Hemen egin genuen eguneko geldialdia . Ibilaldia amaitzeko geratzen zen zatia Bilbon ezagunak diren guneak igaroaz egin genuen. San Mames, EITB, Euskalduna, Guggenhein, eta amaiera Arriaga aurrean eman genion.\ \ TaldekoaArgazkiak atera, bai eguneko partaideekin eta baita Egitasmoko 8 etapak egin dituzten 16 lagunekin ere, eta ordu erdi batean partaide bakoitzak nahi zuena egiteko aukera amaituta autobusean herrirako buelta.\ \ Azpeitian gien hirurak alderako.\ \ 8. etapa hau amaituta, 2018 ko Elkarteko Egitasmo Nagusiari amaiera emateko iluntzean afaria zegoen antolatua. 30 lagun bildu ginen Lagun Onak M.B. ko Tabernan. Afari amaieran Azpeitia Bilbo 2018 ko argazkiekin osatutako emanaldia ikusteko aukera izan zen. Jendeak gustura ikusi zituen, iada 10 hilabete hasitako egitasmoa izanik momentu batzuk berriro gogoratzeko balio izan zutelako.\ \ Eguneko argazkiak ikusteko:\ https://flic.kr/s/aHsmuecBcd\ \ Hau bukatuta iada 2019 rako zerbait pentsatzen hasteko ordua.\ \ ----------------------------------------------------\ Bestalde 2018ko egutegiarekin aurrera jarraituaz Iganderako irtera berri bat antolatu degu.\ \ EGUNA: Urriak 28.\ \ IBILALDIA : Deba-Ondarroa.Egun guztirako,12 km tako gaztetxoentzat ibilaldia izango da.\ \ IRTEERA: Goizeko 9 tan anbulategi aurrean.\ \ ORDAINA: Bazkideak 4 euro eta gainontzekoak 6 euro.\ \ IZENA EMATEKO: www-lagunonakmb.org \ .Epea,Osteguna 25 gaueko 9 tako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide