Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko urr. 30a, 22:32

Joan den zapatuan, urriaren 27an, izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariek Neguko Ligako lehen jardunaldia, Oñatiko Zubikoa igerilekuan.\ \ Honako hauek izan ziren Oñatin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Pablo Etxeberria, Ander Etxabe, Jone Goenaga, Ixak Gesalaga, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Joanes Astigarraga, Jurdan Arakistain, Lander Uria, Asier Zulaika, Iker Aizpuru, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Alazne Sudupe, Maialen Aiertza, Leiane Lopetegi, Ilazki Odriozola, Alaitz Mendizabal, Nerea Urbieta, Maier Lizarzaburu, June Berasategi, Nora Uria eta Judith Odriozola.\ \ Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela, eta lortutako denborak ez ziren esanguratsuak izan. Guztira, hamabost marka pertsonal lortu zituzten kirolariek, eta esan beharrean gaude, harro gaudela igerilariekin uretatik kanpo erakutsi zuten portaerakin. Gainera, zapatuan, lehen txapelketa izan zuten igeriketa egokituko taldekideak Izarraitzeko txanoarekin. Zorionak eta segi horrelaxe!\ \ Bestalde, Izarraitz igeri elkarteko alebin igerilariek, Alebinen Ligako lehenengo jardunaldia izan zuten zapatuan Eibarko Ipuruako igerilekuan. Izarraitzeko honako igerilari hauek izan ziren Eibarren lehiatu zirenak: Mikel Etxeberria, Elene Sudupe), Elene Ruiz de Argandoña, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Nora Zubizarreta, Maddi Manterola, Sara Garate eta Maialen Aranguren.\ \ Oñatiko jardunaldian, 400 metro libre eta 100 metro bularretan lehiatzeko aukera izan zuten igerilariek. Denboraldiko lehen jardunaldia izanik, urduritasuna nabari zen igerilarien artean. Dena den, uretara sartu orduko beraien maila erakutsi zuten, beste behin.\ \ Zorionak guztiei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide