Datorren asteartean, azaroak 6, Azpeitiko ezker abertzalearen Herri Batzarra egingo dugu, 19:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean.\
\
Besteak beste, egoera politikoaren azalpena partekatuko dugu bertaratutakoekin. Ondoren, Azpeitiko Sortuk eta Ernaik hasi berri den kurtso politikorako ditugun plangintzak aurkeztuko ditugu, eta guztion ekarpenekin horiek osatzeari ekingo diogu.\
\
Zeregin horiek guztion artean egitea oinarrizkoa zaigu adostutakoa modu egokian garatu nahi bada hurrengo hilabeteetan .\
\
Gauzak horrela, ondo pasa asteburua, eta asteartean elkartuko gara!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide